XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elementu bat definitzeko elektroien edo protoien numeroa behar da, materiaren propietate kimikoak elektroietan baitaude.

Masa determinatzeko, protoien eta neutroien kopurua determinatu behar da.

Nola determinatzen da experimentalki masa atomikoa?

MASA ESPEKTROGRAFOA Gas baten pisu molekularra determinatzeko, dentsitate neurketak egiten genituen (Victor Meyer-en aparailua aipatu dugu problemetan).

Gas hori elementu batena bazen, gas horren pisu molekularra kalkula genezakeen, eta pisu atomikoa ere.

Solidoak zirenean, Dulong eta Petit-en legea aplikatuz, edo eta erreakzioak ikusiz (lege ponderalak eta estekiometrikoak, halegia), nahiko ongi kalkula genezakeen pisu molekular edo atomiko bat.

Baina metodorik hoberena, eta dudarik gabe, zehatzena, masa espektroskopia da Masa espektrografoa atomo baten edo molekula baten masa determinatzeko aparailua da.

Masa espektrografoaren oinharria.

Eremu magnetiko batetan, partikulak masaren eta kargaren bidez desbideratzen dira.

Prozesua erraza da: Partikulak (atomoak eta molekulak) ionizatu egiten dira (hots, karga bat jartzen zaie), gero, azeleratuz, eremu magnetiko baten zehar pasa erazi eta plaka fotografiko batetan hartzen da inpresioa.

Aparailua GAS SARRERA, hari ionizatzaile, kolimatzaile, eremu magnetikoa, plaka fotografikoa, (osziloskopio).